OLASAGASTI JATETXEA SAGARDOTEGIA

Ikusten ari zara web-orriaren euzkarazko bertsioa.

Ir a la versión en Castellano

Ongi etorri

Harrera ezin hobea eta familiartekoa eskaintzen duen Olasagasti sagardotegian, natura, kultura, tradizioa eta sukaldaritza dira nabarmen.

Etor zaitez eta ezagutu benetako euskal sukaldaritza.

TXOTX!!

Jatetxea

Modu tradizionalean landutako tradiziozko produktuez osatutako menua eskaintzen dizugu.

Honako menua gomendatzen dizuegu:

Edariak:

On egin!

Menu prezioa 38€ + I.V.A.

Sagardotegiko egutegia: Urtarriletik abendura.

Ordutegia: Asteartetik larunbatera 20:30etatik 20:00retara.

Olasagasti jatetxeak, afari zerbitzua besterik ez du eskaintzen.

Herri kirola

Herri kirolak (gazteleraz deporte rural vasco eta frantsezez force basque), Euskal Autonomia Erkidegoan, Nafarroan eta Ipar Euskal Herrian tradizioaz beserri-inguruan praktikatzen diren hainbat kirol-modalitateei erreferentzia egiten dien terminoa da.

Nahiz eta kirol-modalitate batzuk, modu batean ala bestean, munduko beste herrialdeetan praktikatu; batzuk Euskal Herrian bertan sortuak dira.

Ikusleen eta parte-hartzaileen arteko desafioa eta apostuei ematen zaien garrantzi handia, kirol hauetako ezaugarri komunak dira. Aipatzekoa da ere orokorrean herri kirol guzti hauetan gorpuz-indarra eta erresistentzi handia behar direla.

Kirola hauek nekazal-inguruko lan-jardueran dute jatorria. Lan jarduera horiek kirol-ekintza bilakatu dira, non horietan pertsona desberdinen trebetasuna neurtzen den. Adibidez, sua egiteko egurra moztearen ekintzaren ondorioz, aizkolaritza sortzen da; edota erainkuntzarako harri handiak mugitzearen ekintzatik, harrijasotzaileak sortzen dira.

Gaur egun. Eusko Jaurlaritzak ofizialki 16 herri kirol modalitate desberdintzen ditu:

Aizkora proba:

kirolariak aizkolari izena hartzen dute. Kirolaren jatorria ez da zuhaitz-mozketa, egur-mozketa baizik. Diametro zehatz bateko, enbor kopuru zehatz bat haizkoraz moztean datza. Enborrak lurrean horizontalki jartzen dira eta aizkolariak gainean zutik jartzen dira hauek mozteko. Lehiaketan hainbat aizkolarik batera hartzen dute parte. Garai batean aizkolariak korrikalariak ziren baitea ere, enbor-mozketa lasterketarekin nahastuz. Kirol hau, frontoietan zezen plazetan eta herriko plazetan egin ohi da. Lehiaketa nagusia Urrezko Aizkora da.

Harri-arraste modalitate ezberdinak:

Froga hauek probaleku izeneko plaza egokituetan egiten dira. Helburua, denbora zehatzean, parte-hartzaileak tamaina handiko harri bat arrastatu eta ahalik eta gehiagotan probalekua zeharkatzea da. Modalitateak harriaren arrastea egiteko moduaren    arabera desberdinzen dira:

Idi-dema edo idi proba:

Idien laguntzaz arrastatzen dira harriak. Modalitate ohikoena da hau.

Asto-proba:

Astoak arrastatzen du harria

Zaldi-proba:

Zaldiak arrastatzen du harria

Giza proba:

Ez dago animali-indarraren laguntza.

Harri zulaketa:

Barra metaliko batekin kolpeka eta biraka harri-blokeak zulatzea da helburua. Modalitate honen jatorria mehatzaritza da. Garai batean harrietan gelditzen ziren zuloetan, dinamita kartutxoak jarri eta harria puzkatzen zuten.

Zaku lasterketa:

Zaku bat bizkar gainean eramanez egiten da lasterketa.

Lasto fardo botatzea (sardeaz)

Lasto altxatzea (poleaz)

Harri jasotzea:

Pisu-altxaketaren bariante 1 da. Nahiz eta hainbat herrietan oraindik ere irregulakitxurako harri tradizionalak mantendu, gaur egungo harri-jasotzaile nagusiek itxura erregularreko lau harri erabiltzen dituzte: esferikoak, zilindrikoak, kubikoak, paralepipedikoak.

Lokotx bilketa.

Ontzi eramaileak.

Segalariak (segaz)

Soka-tira:

Nahiz eta Euskal Herrian herri kiroltzat hartu, mundu osoan zehar hedatu da. Izan ere, federakuntza du eta lehiaketa internazionalak egiten dira. Aro Modernoko lehen joko olinpikoetan kirol olinpikoa izan zen.

Trontza.

Txinga eramatea.

Ingude altxaketa.

J.M.Olasagasti

Joxe Mari Olasagasti, 1959ko martxoaren 15ean jaio zen Igeldon. Abeltzaina da,
eta behin baino gehiagotan Euskadikoeta Gipuzkoako txapelduna izan da.

Herri kirolzale amorratua da, erronka eta lehiaketa askotan parte hartu duena.
Bere egoera fisikoaz eta gorputz indarraz baliatuz munduko aizkolari hoberenetako
bat dela erakutsi du.

Jose Maria Olasagastiren argazki galeria

Jose Maria Olasagastiren bideo galeria

Sakatu azpiko irudiaren gainean 1.Bideoa ikusteko

J.M. Olasagasti entrenatzen, sakatu irudia 1.Bideoa ikusteko

Sakatu azpiko irudiaren gainean 1.Bideoa ikusteko

J.M. Olasagasti entrenatzen, sakatu irudia 2.Bideoa ikusteko

Lorezaintza eta Egurra

Lorezaintza lanak egiten dira.

Su-egurra daukagu salgai.

Informazio gehiago nahi baduzu, deitu 619 36 11 29

Animaliak

Baserri inguruan txakurra eta oiloez gain, antzar bikote bat eta lehiaketetako idiak ikus daitezke.

Animalien argazki galeria

Non

Olasagasti baserria Igeldo mendiaren gailurrean aurkitzen da, non bertan nebdua, itxasoa eta airea elkar nahasten diren pareje ikusgarri bat sortuz.

Olasagasti Jatetxera nola heldu:

Igeldora igotzen Donostiatik, herrira iritsi baino lehen lehenengo irteera hartu behar da, eta hortik jarraitu jatetxea aurkitu arte.

Olasagasti Jatetxea

Arritxulo bidea, 22

Telf. 943 213 290

20008 - Igeldo (DONOSTIA)

Web mapa

Baliozkoa CSS-ak! W3C-ko Balidatzailera esteka Web 1.0 Edukiarekiko Akzesibilidadearen Arauaren 'AA' mailarekin adostasunaren ikonoa Taw-ek berraztertutako ikurra - Bere horrira esteka XHTML 1.0 Balidoa! W3C balidatzailera esteka